Baina zure nahia gaurko egunean larregi izan da. Nola izan daiteke inoren nahi olakorik? Bost urteko bizia emon orduko hobeto ezer ez emon. Bizitza dastatu arazi hutsarekin kendua. Krudelkeriarik ankerrena eta berekoiena. Ezin uler nezake. Barruko huts hau ezin bete neike.
Eta hori da dena. Ezerezaren ezereza. Guztia akabo. Ezin uler nezake. Atzo bai, gaur jada, ez.
Ezin sinis dezaket olakoak onartzen duen batengan edo ezerengan. Edo agian zure ondoan nahi zenuen, ez dakit, baina gure ondotik eramateko ezeneukan inolako eskubiderik. Ez horren goiz. Nire deia egiten dozunean serio hitz egin beharra eukiko dogu, baia ez presarik euki. Urte askotako bentaja utziko dizut zure argumentuak ulerkor izateko ahalegina egin dezazun. Gogor ekin beharko diozu.
Ezin uler dezaket. Beti gertatzen zait. Haria edo galtzen dut. Baina oingoan, ezin uler dezaket eta ezingo dut inoiz ulertu.
Eutsi gogor, horain inoiz baino gehiago.
